Erreferentzia oso gutxiko musika-mestizajea: Gospel musikaren indarra, arimaren sakonenetik sortua, dotore janzten du banda den orkestra-formazio handiaren kolore-aberastasun erraldoiak.
Gospelak zerbait izatekotan, hurbiltasuna, berotasuna, mezua, energia, potentzia eta sotiltasuna ditu, eta hori guztia agerian jartzen da moldaketa originaletan, bi ideia desberdin elkarri hurbiltzea eta naturaltasunez lotzea ahalbidetzen baitute. Konplizitatea erabatekoa da musikaren, ahotsen eta bandaren artean.