
Gospel Factory 2005ean Madrileko Escuela de Música Creativa ikastegian sortu zan korua da eta, denpora gitxian, onenetarikoa izatera heldu da estatu mailan; duda barik, originalena eta barritzaileena da. Bere zuzendari eta sortzailea dan Daniel Reus, 3 urte zituenean, eliza afroamerikarretan ibilten zan abesten eta Gospel koruetan hartu dau parte, bai Estatu Batuetan eta bai Europan.
Bere talentua, bere karisma eta bere indarra parebakoak dira. Gospel Factory-ko solistak soul, jazz, r&b, funk, flamenco eta rock estiloetatik datoz eta gospela soinu sakon eta benetakoaz trasmititzen dabe. Euren lan bikainak, indarrez, dotoretasunez eta kalidadez beteak, ezin hobeak dira antzokiak eta musika eta giro onerako lekua daukan beste edozein areto beteteko