
San Telmo Museoak bere azken eskurapenetako bat aurkezten du Goya beltza, motherwell beltza. Laurogei desastre eta amildegi bat erakusketan, Los desastres de la guerra (1810-1820) seriea, Francisco de Goyarena. Irudi hauek bere garaiko hondamendietan ez ezik, bizirik diraute XX. eta XXI. mendekoetan ere. Goyaren saileko eszena narratibo eta esplizituekin elkarrizketan, Robert Motherwell margolari espresionista estatubatuarraren mihise abstraktu eta beltza dago: Iberia (1958). Los desastresen kontrapuntua da: indarkeriatik oihartzun emozionalera, figurazio gordinetik sintesi abstraktura, garrasitik isiltasun absolutura.
Komisarioa: María Bolaños