Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Grabatu tailerra, Verónica Domingo-Alonsorekin: «Mokurito: zur gaineko litografia»

febrero 22 - febrero 23

Tailer hau Verónica Domingo-Alonso artistak ematen du. Bere lana, Metralla Zauriak, 2024ko Proiektu Artistikoak Ekoizteko Laguntzen Deialdian aukeratutako lau proiektuetatik lehenengoa da.

Verónicaren helburu nagusia grabatu-sistema berritzaile hau ezagutaraztea da, litografiaren oinarrizko nozioetatik abiatuta. Teknika grafikoen berezko material eta tresnek eskaintzen duten aukera zabala esperimentatu eta ahalik eta gehien aprobetxatu nahi da, modu berritzaile eta sortzailean erabiliz.

Doako ikastaro-tailerra. Leku mugatuak.

Izena emateko bidali e-maila info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org helbidera edo deitu 945 161 830 telefonora. Zure izen-abizenak eta helbide elektronikoa eta/edo telefonoa baino ez dira behar.

Mokuritoak, zeinaren esanahi literala «zuraren gaineko litografia» baita, baditu aurrekariak, baina duela 40 bat urtera arte ez zen prozesu sortzaile gisa ezagutzen hasi. Bere asmatzailea Seishi Ozaku artista ezaguna da, Tamako (Japonia) Unibertsitateko irakaslea. Mokuritoaz hitz egiteko, litografiaz hitz egiten hasi behar da, litografiaren oinarrizko printzipioetatik sortzen baita teknika hori.

Litografia tradizionalak ez bezala, euskarri gisa egurrezko ohol kontratxapatu bat erabiltzen du, kareharriaren edo aluminioaren ordez. Bestalde, inprimaketa-prozesuak ez du ekipo konbentzional litografikorik behar; aitzitik, prentsa kalkografikoa erabiliz egin daiteke.

Metralla Zauriak erakusketa

2025ko urtarrilaren 24tik martxoaren 16ra, Ur-biltegian.

Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.

Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00.

Local

Falerina Lorategia (Montehermoso Kulturunea)
Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España