
FIKZIOEN EDUKI INTIMOA MODU SEGURU ETA SORTZAILEAN JORRATZEA: INTIMITATEAREN KOORDINAZIORAKO SARRERA IKUS-ENTZUNEZKOETAN.
NORI ZUZENDUTA?
Masterclass honek intimitate-koordinazioaren oinarrizko printzipioetara hurbilpena eskaintzen du, ikus-entzunezkoetako ikasleei eta profesionalei zuzendua (zuzendaritza, interpretazioa, ekoizpena, gidoigintza, argazki-zuzendaritza…).
Saioan, eszenen lanketa prozesuak azalduko dira ekoizpenaren fase ezberdinetan, baita eduki intimoaren kontratazio eta negoziazio moduak ere, ekoiztetxeekin egiten direnak.
Era berean, baimenaren kontzeptuaz, botere-dinamikaz eta intimitatearen eta gorputzen irudikapen hegemonikoez hausnarketa egiteko gune bat izango da, iruditeria berriak pentsatzeko eta narratiba arduratsu eta anitzagoak sustatzeko helburuarekin.
ZER LANDUKO DA?
Oharra: formakuntza honek ez du gaitzen grabaketa batetan rol zehatz bat betetzeko, ezta intimitate-koordinazioan profesionalki jarduteko ere.
MASTERCLASSA GAZTELANIAZ EMANGO DA.
LEKUAK MUGATUAK DIRA.
DOAN (H)emen elkarteko bazkideentzat.
Ez bazkideak: 40 €.
Bazkidetu eta ikastaroa egin: 40 €.
Graziela Izar Dóniz (IntimAct)
Graciela Doniz (Bilbo) intimitate-koordinatzailea, aktorea, kantaria, zuzendaria eta dramaturgoa da. IntimAct taldeko kidea da, Espainian intimitate-koordinazioan erreferente den enpresa. Besteak beste, lan egin du Los domingos (Alauda Ruiz de Azúa), Mariliendre (Suma Content) eta Gaua (Paul Urkijo, Irusoin) proiektuetan.
Aktore gisa, parte hartu du Detective Touré (RTVE, EITB, Netflix) eta El instante decisivo (Atresmedia) saioetan, eta Tres maneras eta Jone Batzuetan (Sara Fantova) filmetan, non talde artistikoaren parte ere izan den.
Antzerkian, Pabellón 6 eta Teatro Arriaga bezalako konpainiekin aritu da, Winona & Grace, Faces edo ¿Qué fue de Ana García? lanetan. Sortzaile gisa, idatzi eta zuzendu ditu En Stand By eta Metanoia dokumentala, osasun mentalari buruzkoa.
Bere jarduera artistikoa eszenikoen, ikus-entzunezkoen eta berdintasunaren arloko irakaskuntzarekin uztartzen du, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez aritzen da.
IntimAct Espainian intimitate-koordinazioaren arloan aitzindari den enpresa da. 2021ean sortu zuten Lucía Delgadok eta Tábata Cerezok, eta ordutik 50 ekoizpen baino gehiagotan aritu dira, nazioartekoak eta estatukoak barne. Haien artean: Maspalomas (Moriarti), Aro berria (Irati Gorostidi), El cuerpo en llamas, Self Tape, Elena Martinen Creatura, eta Alauda Ruiz de Azúa, Carla Simón edo Julio Médem bezalako zinemagileen lanak.
IntimAct-ek, gainera, baimena, sexu-edukien lanketa eta pantailako irudikapena lantzen dituzte formakuntza eta dibulgazioaren bidez, Estatu osoko hainbat ikus-entzunezko erakundetan.