Gasteizko Txosnen Banda Lehiaketa 2025 maiatzaren 22an izango da.
Lehiaketan Euskal Herriko taldeek edota jatorri euskal herritarra duten taldeek parte hartu ahal izango dute. Aipatu musika taldeek ezin izango dutela diskoetxeren batekin indarrean dagoen kontraturik izan. Autofinantzatutako lan diskografikoak dituzten musika taldeak ez dira kanpo geldituko. Talde bakoitza izen bakarrarekin aurkez daiteke, nahiz eta taldekideak, maila pertsonalean, beste talderen baten partaide izan daitezkeen. Aurkezten dituzten abestietan euskerak duen presentzia positiboki baloratuko da. Aurkezten dituzten abestietan ez da letra sexistarik, homofoborik, arrazistarik, xenofoborik onartuko.