Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Gure ahotsak 2025: AMAIA MIRANDA: «Mientras vivas brilla»

marzo 6

Ikusi Gure Ahotsak 2025 Emakume Musikarien Zikloaren egitarau osoa eta deskontuak.

Amaia Miranda gitarra-jotzaile, konpositore eta ekoizlearen izaera berezi-berezia haren gitarra eta kantuen sentsibilitate poetikoagatik nabarmentzen da. Nick Drake, Silvio Rodríguez, Adrianne Lenker, Violeta Parra eta Nils Frahm musikarien erdibidean, gitarra musika instrumental sakona folkarekin eta egile-kantu biluziarekin uztartzen ditu.

Txikitatik gitarra bati itsatsita, instrumentu horrekiko lotura sakona ezarri zuen; gitarrak Miranda harrapatu zuen, Mirandaren musikak entzulea harrapatzen duen bezalaxe; horrela hasi zen letra sinpleko abestiak sortzen eta abesten, eta haiekin entzulea lasaitasun, edertasun eta sentsibilitatezko unibertso batera eramaten. Horren desberdinak diren musikekiko kezkak eta etengabeko bilaketak bere soinu propioa aurkitzera eraman du Miranda, gordintasunez, isiltasunez eta egurrez beteriko musika batera, hain justu.

Amaia Miranda (gitarra, ahotsa), Edna Bravo (gitarra, koruak)

Local

Victoria Eugenia Antzokia – (Club Aretoa)
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España