Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gure Ahotsak 2026

marzo 3, 2026 - marzo 7, 2026

Egitarau mamitsua apailatu du 2026an izango den Gure Ahotsak Emakumezko Musikarien Zikloak; 5 kontzertu eskainiko ditu martxoaren 3tik 7ra, Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean. Hala, NeomakMiruaChica SobresaltoLa Tremendita eta Clara Peya izango dira bi antzokietako oholtzetan eta, berrikuntza gisa, musikariekin topaketak izango dira aurtengoan kontzertuen ondoren, Victoria Eugenia Cluben, Clara Peya eta La Tremenditarekin.

Sarrerak abenduaren 12n jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

  • Gainera, aurten bi kontzertu edo gehiagorako sarrerak erosten dituztenek Gure Ahotsak zikloaren produktu sorta jasoko dute opari, izakinak agortu arte. Gure Ahotsak egitasmoaren irudi berria duen poltsaz, kartelaz, txapaz eta pegatinez osatutako sorta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan jaso ahal izango da abenduaren 12tik aurrera sarrerak bertan erakutsita.

Egitaraua:

  • Clara Peya (Victoria Eugenia Club, martxoak 3)
  • La Tremendita (Victoria Eugenia Club, martxoak 4)
  • Chica Sobresalto (Antzoki Zaharra, martxoak 5)
  • Mirua (Antzoki Zaharra, martxoak 6)
  • Neomak (Victoria Eugenia, martxoak 7)

2019tik Gure Ahotsak zikloan orain arte parte hartu dute: Sara Mansilla, Olatz Salvador, Elena Setién, Izaro, Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Maren, Belako, Idoia Asurmendi, La Basu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ainara Legardon, Miren, Verde Prato, Eneritz Furyak, Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu, Merina Gris, Laura Sam, Queralt Lahoz, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa

Detalles

Comienza:
marzo 3, 2026
Finaliza:
marzo 7, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/03/03/gure-ahotsak-2026/webkklik00-detalle/eu/

Local

Victoria Eugenia Antzokia – (Antzoki Zaharra eta)
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España