Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gure Ahotsak 2026: Mirua: «Gazte eta lorios»

marzo 6, 2026

2026ko Gure Ahotsak Emakumezko Musikarien Zikloaren barne.

Mirua taldeak Miruenea diskoa aurkeztuko du Gazte eta lorios biraren baitan Gure Ahotsak zikloan.

Miruak Mirueneako ateak irekiko dizkigu. Beraien lehen albumean haurtzarotik lagun izan dituzten erreferentzia ugariak eta oraindik ere beren jakin-nahi agortezinarekin deskubritzen jarraitzen dituztenak ezagutzera gonbidatuko gaituzte. Baita bere oroitzapen, amets eta bizipenak ezagutzera ere.

Disko honek mugarria ezartzen du taldearen ibilbidean, izan ere, Mugaz gaindi edo Salda badago bezalako aurrerapenekin Euskal Herriko talde sendo eta nabarmenetako batean bihurtzea iragartzen bazuten, jada ez da zalantzarik gelditzen. Gutxi dira euskal folklorearen sustraien eta orainaren arteko hain zubi sendo eta originala eraikitzeko gai direnak.

Malentxo Zeberio (ahotsa, biolina, teklatuak, perkusioa), Mattin Zeberio (sintetizadoreak, ahotsa, perkusioa), Maitane Iruiñ (ahotsa, biolina, gitarra, perkusioa).

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España