
Gutun Zuria 2026 jaialdiaren barruan.
Zertaz ari gara etorkizunaz ari garenean? Espekulazioez, dibagazioez, asmakizunez?
Hiru ahotsetako elkarrizketa honetan, Bernardo Atxagak, Karmele Jaiok eta Jabier Muguruzak gai horiek jorratuko dituzte, ezagutu dezakegun gauza bakarretik abiatuta, hau da, benetakoa den horretatik, zeina beti historia duen oraina den.
Etorkizuna eta nonahi agertzen diren iragarpenak, iheserako modu bat al dira, aurrean dugunari balioa murrizteko modu bat?
Arlo pertsonalaren eta kolektiboaren artean, itxaropenaz ere hitz egin daiteke. Esate baterako, gaztaroan izaten ziren itxaropenak, gero denborak ñabartuak edo gezurtatuak.