
Gutun Zuria 2026 jaialdiaren barruan.
Topaketa honetan, Carmen B. Mikelarena, Louka Butzbatch eta Mireille St-Pierre, Komikiaren Nazioarteko Egonaldiaren bosgarren edizioan hautatutako artistak, beren sormen prozesuaz eta esperientziaz arituko dira, baita komikiaz ere, sormen-espazioak zeharkatzeko tresna gisa hartuta, narratiba, formatu digitalak eta ingurune artistiko fisiko berriak esploratzen baititu.
Solasaldian, genero hori azalduko diote publikoari, eremu digitalera eta espazio publikoetan esku hartzera hedatzen baita, hausnarketa eta kritika sozialerako bitarteko bihurtuz, erresistentzia kulturaleko garai hauetan.