
Gutun Zuria 2026 jaialdiaren barruan.
Ixiar Rozas idazle eta ikertzaileak ahotsarekin, hizkuntzarekin eta haren soinuekin lan egiten du.
Arte Ederretan doktorea da, eta liburuak eta materialak argitaratu ditu hainbat herrialdetan eta hizkuntzatan. Oraintsu atera dituen lanen artean, hauek ditugu: Narrugorrik (2025, Consonni), Sonar la voz. 9 ensayos y 9 partituras (2022 Consonni), Unisonoa (2020 Pamiela; Bandcamp), Beltzuria (2014 Pamiela; 2017 Enclave) eta Negutegia (2006 Pamiela; 2009 Itaca). Azalako kidea eta Zirriborroak eta gero proiektuaren editorea izan da. Besteak beste, Idoia Zabaleta, Arantxa Mendiharat, Rafael Martínez del Pozo, Mursego, Ainara LeGardon, Ibon RG eta Mal Pelorekin aritu da lankidetzan.
Azkuna Zentroko ikertzaile AZkide gisa, «Una serie de ritmos» landu du, Narrugorrik liburuaren argitalpena, haren gaztelaniazko itzulpena eta soinu-piezen sorkuntza zeharkatzen dituen continuum bat. Solasaldian, lan-eremu hori azalduko du.