
Gutun Zuria 2026 jaialdiaren barruan.
Nola biltegiratu gereziak eta errautsa? Zeri deitu garai magikoak? Inspirazioa kamioi gorri bat ote da? Zenbat ertz ditu memoriak?
Miren Agur Meabe eta Mario Obrero poetek beren testuak irakurriko dituzte, hari gisa etorkizuna hartuta, beti ere zentzu poetiko zabal batean.
Aldi berean, idazketa garatzeko modu propioak erkatuko dituzte, beren gogoetei jolas kutsua emanez. Taupadak, formak, nortasuna eta lengoaia izango dituzte ikusmiran, bakoitzak bere adinaren talaiatik.