Otsailaren 26an eta 27an Gutun Zuria PRO egingo da, bi jardunaldi profesional horietan, liburuaren kateko eragileek gaurkotasun osoko hainbat gai eta eztabaida zirriborratzen dituzte, pentsamendu kritikotik abiatuta.
Edizio honetan, topaketa profesionalak «editatu eta argitaratu» izango ditu ardatz, jarduera hori eta haren funtzionamendua biltzen dituzten bi aditz. Euskaltzaindiaren arabera, editatu da lan bat argitaratzeko prestatzea, testuaren itxura, estiloa edo edukia zainduz; eta argitaratu, berriz, liburu bat edo bestelako izkriburen bat paperean edo formatu digitalean kaleratzea. Bi aditzek elkar elikatzen dute, jardunaldi hauetan irudikatutako liburuaren kateko katebegiek egiten duten bezala.
Egiletzatik hasi eta literatura-ekoizpenaren sustapenera eta komunikaziora, ediziotik eta inprimaketatik igarota, jardunaldi hauetan parte hartuko duten hogeita hamar eragilek liburuaren egungo argazkia eskainiko dute.
Argitaletxeek, idazleek, ilustrazioaren munduko profesionalek, inprimategiek, sare sozialetako edukien sortzaileek eta jaialdi eta azoken antolatzaileek beren erronkak eta helburuak adieraziko dituzte, aurrerapen teknologikoen eta, aldi berearen, zentsuraren eta ingurumeneko larrialdiaren garai hauetara egokitzeko.
Lehen jardunaldia Gorka Bereziartua dinamizatuko du, kulturaren sektorean espezializatutako kazetaria.
PROGRAMA
09:30 | Jardunaldiaren aurkezpena: Gorka Bereziartua, kazetaria.
10:00-11:00 | 1. mahaia: Argitaletxeak.
Parte-hartzaileak:
Julián Lacalle. Pepitas de Calabaza. Sortzailea eta argitaratzailea
Laureano Dominguez. Astiberri. Argitaratzailea
Paca Flores. Periférica. Sortzailea eta argitaratzailea
11:00-12:00 | 2. mahaia: Egileak.
Parte-hartzaileak:
Rosario Villajos. Banaketako egilea
Leila Guerriero. Idazlea eta kazetaria
Katixa Agirre. Idazlea
12:30-13:30 | 3. mahaia: Ilustrazioa.
Parte-hartzaileak:
Arrate Rodriguez. Artista eta ilustratzailea
Sara Morante. Ilustratzailea eta idazlea
Andrea Ganuza. Marrazkilaria
Cinta Fosch. Ilustratzailea
13:30-14:00 | Ondorioak Gorka Bereziartuaren eskutik.
Bigarren jardunaldia Ines Garciak eta Paula Ducayk dinamizatuko dute, Punzadas Sonoras podcastaren zuzendariak eta aurkezleak.
PROGRAMA
09:30 | Jardunaldiaren aurkezpena: Inés García y Paula Ducay. Punzadas Sonoras Podcasta.
10:00- 11:00 | 1. mahaia: Inprimategiak.
Parte-hartzaileak:
Iñaki Garcinuño. Grupo Gráfico Garcinuño. Zuzendaria
Montserrat González. Agpograf, S.A. Zuzendari nagusia
Pedro Sánchez. Cosmos Gráfico. CEO
11:00-12:00 | 2. mahaia: Sare Sozialak.
Parte-hartzaileak:
Lorena Fernández Prieto. @no_soy_sibila
Sara Roqueta. @codigo_nuevo. Erredaktore-zuzendaria
Lucía Pérez Oroz. Libros del K.O. Prentsako eta sare sozialetako arduraduna
12:30-13:30 | 3. mahaia: Jaialdiak/Azokak.
Parte-hartzaileak:
Kosmopolis
Bilbao Poesía
Sheila Cremaschi. Hay Festival Segovia. Zuzendaria
13:30-14:00 | Ondorioak Punzadas Sonoras-en eskutik.