Bi hamarkadatik gorako ibilbidearekin, La Vella Lola musika itsastarrean ardaztutako talde egonkor eta sutsua da. Gaur egun, ahotsak, gitarrak, akordeoiak eta kontrabaxuak osatzen dute taldea. Esperientzia zabala dute habaneretan, itsas-valtsetan, boleroetan eta tabernetako kantuetan, eta errepertorio oparoa eskaintzen dute katalanez zein gaztelaniaz. Sorreratik hiru helburu argi izan dituzte: ondo egitea, ondo pasatzea eta ondo pasaraztea, habanera edozein lekutara hurbilduz.