
Durangaldeko Haize-Arrosa taldeak Magala (2025) diskoa aurkeztuko du kontzertuan. Diskoa emakumearekin, tradizioarekin eta transmisioarekin sakon lotuta dago. Ez du bakarrik emakumeen belaunaldi desberdinen arteko loturaz hitz egiten; lagunen, komunitateen, kolektiboen eta gizartearen arteko transmisio mota ezberdinei ere heltzen die. Abestiak esperientzia propioetatik, emozioetatik, borroketatik eta kezketatik jaio dira, eta bakoitzak mezu bat darama musikaren bitartez. Musikalki, diskoak folka du oinarria, baina estilo anitzekin aberasten da, folk-fusioa deitu daitekeena: euskal folkean hasi eta rumba edo country ukituekin.