Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Hamelingo Txirularia»

diciembre 23

Grimm anaiek jasotako kondaira kontatzen du istorioak. 1284ko ekainaren 26an Hamelingo herrian izandako ezbeharra kontatzen du. Arratoi izurrite bat agertu zen, eta honi irtenbidea emateko asmoz, inguruko txirulari ezezagun batek ordainsari baten truke arratoi guztiak akabatuko zituela zin egin zuen. Herritarrek proposamena onartu eta txirulariak bere txirularen soinuaz arratoiak Hamelingo herritik atera zituen. Arratoiak akabatu eta herritik atera ostean, herritarrek ez zuten beraien hitza bete eta ez zioten agindutako ordainsaria eman txirulariari. Orduan, txirulariak herritarrek beraien hitza betetzen ez zutela ikusirik mendeku gisa herriko haurrak bere txirularen soinuaz erakarri eta herritik eraman zituen. Azkenean, txirulariak atsekabeturik eta herritarrengan eragindako minaz jabeturik haurrak herrira itzultzea erabakiko du.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria: Marije Ugalde
  • Zuzendari eszenikoak: Valen Moñux, Ander Arruti
  • Antzezleak: Karlos Etxaniz, Argiñe Agirrezabal, Gorka Unamuno
  • Musika: Iñigo Casall
  • Eszenografia eta bideoak: Valen Moñux
  • Dekoratuen egilea: Ander Arruti

Informazio gehiago: Bergarako Musika Eskola.

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España