2025eko Harresietako Jaialdiaren egitarauaren barruan.
O-ko Andre Maria plaza. Ostiraletan. Abuztuak 8, 15 eta 22. 20:00. IRUÑA ILUNABARREAN.
Gozatu Iruñeko ilunabarrez kaleko arteen, dantzaren eta musikaren erakustaldi artistikoekin birsortutako espazio batean. Ikuskizunak, teknologikoki, eguzki-energia baliatuz eginen dira. Zikloak zientzia, artea, teknologia berriak eta energia berriztagarriak uztartzen ditu.
*ABUZTUAK 8
QTA
ZUK PERFORMING ARTS
Dantza / Musika / Teknologia
Lengoaia koreografiko garaikide eta urbanoa erabiliz Jorge Oteizaren Quousque tandem…! saiakeran oinarrituriko eszena batzuk erakusten ditu, bai eta haren ibilbide artistikoan garrantzitsuak izan diren lan eta kontzeptu artistiko batzuen beste irudi batzuk ere.
*ABUZTUAK 15
Carena
La Corcoles
Zirkua / Dantza / Fisika
Orekari batzuen proposamen ausart, intimo eta gozoa. Zirkuari antzezpenetik eta plastikatik heltzen diotenez, indar handia hartzen dute eszenetako irudien sinbologiak eta sugestioak; eta modu berezian jorratzen dute hizpide dugun diziplina: antzerki-dantzatik.
*ABUZTUAK 22
Rube
Alodeyá
Zirkua / Zientzia.
Milisegundoan programatutako argi-mazoekin, diaboloekin, pilotekin eta hodi imanduekin egindako malabarak; horiek guztiak ikusten ahalko dira fisikaren legeetan oinarritutako ikuskizun honetan, eszenatokietan ia hogei urteko eskarmentua duten bi malabar-ingeniariren eskutik. Fisikak, zirkuak eta umoreak bat eginen dute Rube taularatzeko.