Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Harresietako Jaialdia 2025: Zoroen Gaua

agosto 9 - agosto 23

2025eko Harresietako Jaialdiaren egitarauaren barruan.

Jito Alai. Larunbatetan. Abuztuak 09, 16 eta 23. 23:00. ZOROEN GAUA.

Zoroen gaua Dantza Zoroan jaialdiaren barruko gune bat da. Eguzkia sartzean eta aurreko dantza-piezak ikusi ostean, publikoak, dantza eta gorputz-mugimenduez baliatuta, aukera izanen du musika elektronikoko proposamen berritzaileetan parte hartzeko eta haiekin elkarreragiteko.

PROGRAMA

*Abuztuak 9

23:00. Abu Sou eta Breixo Martínez. Canela en surco. Bartzelona.

Breixo Martínez-ek uztartzen ditu, batetik, Afrikako mendebaldean, Kariben eta Hego Amerikan ekoitzitako musika eta, bestetik, Amerikako House eta Disco estiloetako musika, horiek baitira haren dantza-saioetako soinu-iturri nagusiak.

00:30. Piek & Rapha Mundi. Buenobueno Discos. Iruña.

Rapha-ren proposamen musikalean hamaika estilo biltzen dira, baita denboraz kanpoko aukeraketa ausart bezain egokiak ere. Duela gutxi, Nacho Piek artista musikalarekin batu da. Piek aditua da jendea dantzarazten, eta biek elkarrekin sortu eta zuzentzen dute Buenobueno Discos diskoetxea.

*Abuztuak 16

23:00. Oma Totem. Hivern Discos. Bartzelona.

Bartzelonako musika-eszenako kide aktibo bat da Oma Totem. Hainbat jaialdi eta dantzalekutan jo du, eta zenbait irratitan musika jarri izan du zuzenean.

00:30. Bendiak & Dstant. EMA taldeko kide dira Andrex Castro, Bendiak, Rythmoss, DJ Klan, Dstant eta Unaikox. Iruña. Bere saio eta proiektuen bitartez, EMA taldeak musika elektroniko indartsu eta konprometitu baten aldeko apustua egin du.

*Abuztuak 23

23:00. Alvva. Bartzelona eta Donostia.

Espainiako eta Europako zenbait dantzalekutan aritu da DJ lanetan. Haren ustez, irrati-kulturak garrantzi handia du DJ eszenan, zeinetan haren mixak aditu baitaitezke maiz. Dantzalekuetako kulturaren eta musikaren elementu batzuk lotuta, generoen arteko mugak gainditzen dituzten nahasketak sortzen ditu.

00:30. Acid loverz rocks. Iruña.

Nafarroako musika-proiektu esperimental bat da Acid Loverz Rock, Sunny Wright IV” eta Raff Lauren DJak buru dituena. Haren estiloan antzeman daiteke Acid House, Tecno, Dub eta hiriko beste genero batzuen eragina (baita Reggae Lovers Rock-aren erreferentziak ere). Saioetan, estetika eklektikoa eta abangoardista uztartzen dituzte.

 

Local

Jito Alai
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España