
Harribitxi Iker Álvarez González eta Aitor Urquiza Cirauqui-k 2020an sortutako musika bikotea da. Harribitxiren proposamen artistikoa sorkuntza berriko musika tradizionalean oinarritzen da: herri musikatik abiatutako obra originalak, txistua ardatz, baina formatu eta konbinazio instrumental berriekin. Ez da kontzertu soil bat, Harribitxik Aguraingo kultura-elkarteen sarearen zati handi bat txertatzen du bere ikuskizunean, galdu ezin duzun formatu handi eta kolaboratzaile batean.
Kolaboratzaileak: Aguraingo Txistulari Taldea, Bizipoz, Antzerki Taldea, Jeiki Dantza Taldea, Eguzkilore abesbatza, Aiala abesbatza eta Zurbano abesbatza.