Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«HASTA EL FINAL DE LA FIESTA»

septiembre 20

Garai hauetan emakume izateak dakarrenaz umorez hitz egiten duen obra da, baina baita maitasunaz, askatasunaz, desirez, grinez, topaketez eta desadostasunez ere. Baita letrez, musikaz, kontuak kitatuta uzteaz eta egiteke ditugun gauzak betetzeaz. Geure bizitza amaitzen den arte bizitzeko grinaz mintzo da, besoak inoiz ez jaisteaz, amore ez emateaz eta etengabe kantatzeaz.

Mamen Garciak hezurmamitzen duen 70 urteko emakumea da protagonista, urtez urte bere senarra, seme-alabak, gurasoak… zaindu ondoren, bere bizitza propioa bizitzen hasia dena.

Bizitasuna eta pasioa eszenan. Bakarrizketekin eta zuzeneko musika uneekin ehundutako ikuskizuna.

Iraupena
90 minutu

Fitxa artistikoa
De · Egiletza: Marta Betoldi, David Serrano. Dirección · Zuzendaritza: David Serrano. Intérpretes · Antzezleak: Mamen García, Albert Sanz (piano). Escenografía y vestuario · Eszenografia eta jantzitegia: Elisa Sanz. Iluminación · Argiztapena: Rodrigo Ortega. Una producción de Entrecajas Producciones Teatrales y Producciones Come y Calla.

 

Local

Gayarre Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Carlos III. etorbidea, 1
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España