Protagonista, 70 urteko emakume bat, bere bizitza bizitzen hasi da urteak eta urteak zainketa-lanetan eman ondoren.
Lan honek umorez hitz egiten du garai hauetan emakume izateak esan nahi duenari buruz, baina baita maitasunaz, askatasunaz, desioez, pasioez, topaketez eta desadostasunez ere.
Letrez hitz egiten du, musikaz, kontuak kitatuta uzteaz, egiteke dauden gauzak burutzeaz.
Bizitza amaieraraino bizitzeko, amore ez emateko, besoak ez jaisteko eta gelditu gabe abesteko gogoaz hitz egiten du.
Ametsak betetzeaz hitz egiten du.
Hemen eta orain hogei urteko neskak bagina bezala ospatzeaz hitz egiten du, nahiz eta hirurogeita hamar urte bete ditugun.