Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Hau gerra bat da»

diciembre 15, 2024

Bi soldaduk jo dute zure atea. Bi soldadu dira eta hiru fusil. Frontera joan beharko duzu, tiroak jo eta hartzera. Lubakian itxaron beharko diozu ez datorren goizalbari. Eta ospitalean, erretagoardian edo kartzelan ikusi beharko dituzu zure eskuak dardarka, hotzarengatik… eta beldurrarengatik.

Fitxa artistikoa: 

  • Antzezleak: Iholdi Beristain, Irati Agirreazkuenaga, Igor Arzuaga, Mikel Ayllon
  • Musika: Igor Arzuaga
  • Gidoia, zuzendaritza: Mikel Ayllon

Artearen diziplina desberdinetan aritzen diren hainbat artistak 2015ean Laudion sorturiko esperimentazio taldea da PISZIFAKTORIA. Adierazpide desberdinen arteko mugak ikertzea eta begiratzeko, esateko eta adierazteko modu berriak bilatzea dira laborategiaren helburuak.

Local

Landetxe Kultur Aretoa – (Landetxe Auditoriuma)
Landetxe Plaza
Oiartzun, Gipuzkoa 063 España