Haur eta gazte literaturan murgildu nahi duten helduentzako irakurketa kluba, Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren eskutik.
Hiru saio hauetan, haurrei zuzendutako literaturako “altxorrak” , klasikoak eta berriak ezagutzeko aukera izango dute guraso, irakasle eta interesa izan dezakeen edonork. Bigarren saio honetan Euskal Herrietako laminen ipuinak liburua izango dugu hizpide (lehena otsailaren 13an egindakoa).
Liburu hauek ezagutzeaz gain, literaturaren aitzakiaz, batetik bizitzaz hitz egiteko aukera izango dugu eta bestetik, liburu hauekin landu daitezkeen dinamika ezberdinak ere ezagutuko ditugu. Azken batean, modu praktikoan haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko baliabideak eskaini nahi dira helduei.
Hurrengo saioak:
Apirilak 10. Irudia irakurtzen: Migranteak. Album eta nobela grafikoak.
Izen-ematea: Aldez aurretik hiru saioetarako izena eman behar da haurliburutegia@donostia.eus helbidean.