
Enrique Gato eta David Alonso zuzendarien Tadeo Jones 2 (Espainia) filmaren proiekzioa.
Tadeo Jones Las Vegasera joango da bidaian, Sara Lavroff arkeologoaren azken aurkikuntza ezagutzera: Midasen lepokoa, ukitzen zuen guztia urri bihurtzen zuen errege mitikoarena, existitzen zela frogatzen duen papiroa. Topaketa hori hankaz gora geratuko da, ordea, aberats maltzur batek Sara bahitzen duenean, talismana aurkitzeko eta sekulako aberastasuna lortzeko. Bere lagun Belzoni loroarekin eta Jeff txakurrarekin batera, Tadeok bere asmamena erabili beharko du Sara askatzeko. Horretarako, ia mundu osoa zeharkatuko du, eta lagun eta etsai berriak ezagutuko ditu.