Arantzazu Adiskideak elkarteak antolatua eta Arantzazuko Santutegiarekin, Arantzazulabekin, Jorge Oteiza Fundazio-Museoarekin, Oñatiko Udalarekin eta Maushausekin, elkarlanean, haurrei (6-12 urte) eskainitako arkitektura-lantegi bateko bi saio antolatu ditu Arantzazun: maiatzak 10 eta 31.
Basilikara bisita gidatua eginez hasiko gara. Haurrek, orduan, eraikina osatzen duten eraikuntza- eta arte-elementuak identifikatu beharko dituzte. Izan ere, tailerraren xede nagusia arkitekturak gainerako arteekin duen berezko lotura bistan jartzea da, obra eskultorikoek eta piktorikoek ere Basilika osatzeko eraikuntzako elementu gisa duten balioa nabarmenduz.
Behin Basilikako elementu desberdinak identifikatu dituztenean, parte-hartzaileek hiru taldetan banatuko dira, arkitektoak, eskultoreak eta pintoreak, eta diziplina bakoitzak eraikuntza bat osatzeko orduan izaten dituen erronkei aurre egin beharko diete. Prozesu honetan obrak osatzeko beharrezkoak diren lanez eta prozesuez jabetuko dira, baita tenplua altxatu ahal izateko gainerako diziplinekin ezinbestekoa den koordinazioaz ere. Lantegiaren emaitza Arantzazuko Basilikaren maketa-interpretazioa izango da.
Izen-ematea egiteko, adiskideak@arantzazu.org helbidera idatzi behar da edo 688 613 840 telefono-zenbakira deitu. Lekuak mugatuak dira.