
Museoak Gabonetarako prestatutako haurrentzako tailerren egitarauak museoko arkitekturak esploratzeko proposamena egiten du, baita arkitektura horiek Ataria (bat) eta Georg Baselitz erakusketekin duten harremana ere. Egitura, ilustrazio, erretratu eta konposizioaren ideiak landuko dira, hainbat motatako «objektu-liburuak» diseinatzeko eta egiteko helburuz.
Museoa esploratzeko eta ikuspuntuarekin jolasteko ideiarekin zerikusia duten sorkuntza-tekniken bitartez, eta erreferentziatzat hartuz erakusketetan dauden zenbait artelan, abagune bat izango da haurrek museoaren gaur egungo erakusketak ezagutzeko, beren irudimena eta sormena garatzen duten bitartean.
Jarduera hau Irudimen artistikoaren laborategia zeharkako egitasmoaren barruan dago. Urtean zenbait aldiz programatzen da, eta askotariko metodologia eta dinamikak arakatzen ditu –jolasa eta tailerrak, esaterako–, ohiko bisitaz bestelako bizipenen bidez museoa ezagutzeko.
Egitura delikatuak: Erretratuak
Liburu-bionbo bat sortzeko tailerra
Georg Baselitzen inguruan
Ateak irekitzen: Aurkakoekin jolasean:
Azal-hegaldun txartelak eta trokelatuak diseinatzeko tailerra
Ataria (bat)-en inguruan
Oroitzapen-galeria: Iruditeriak
Collageen eta geometrien teknika mistoa erabiliz fanzineak sortzeko tailerra
Ataria (bat)-en inguruan
Museoaren hegalak: Ikuspegiak
“Goitik begiratutako” liburuen tailerra
Georg Baselitzen inguruan