Zuzendaritza eta koreografia: Richard Mascherin
Testua eta aholkularitza dramatikoa: Sergio Martínez Vila
Argiztapena: Laura Iturralde
Jatorrizko musika: Alejandro Da Rocha
Interpretazioa: Lucía Montes, Javier Mario Salcedo, Richard Mascherin
Richard Mascherinen lana erorketarekin lotuta egon da beti, terminoaren zabaltasun osoan. Esan daiteke berea “erorketaren poetika” dela, hain azalekoa ez den alderdian; izan ere, ez da inoiz terminoari lotutako tabuetatik hanka-puntetan igaro, besteak beste, indarkeriaren, masokismoaren edo suizidioaren fenomenoetatik.
He aquí un acto romántico ikuskizunak erorketa fisikoa eta emozionala erabiltzen ditu amildegira botatako gorputzen mapa bat sortzeko. Tentsio handiko fisikotasun batetik eta inspirazio zinematografikoko atmosfera batetik abiatuta, pieza hiru biktimaren ingurukoa da. Biktima horiek egoera bortitzen espiral bat hartzen dute beren gain, eta istripuak eta probokazioak, atxikimenduak eta atxikimendu ezak transzendentziara igarotzeko erritu bihurtzen dira.
Emanaldi kartsu horrek bi alde ditu; alde batetik, intoxikatu egiten du eta arriskuan jartzen du; beste aldetik, berriz, indartu, bizitu egiten du –inor ezin da lurretik altxatu, azken finean, lurrera erori baino lehen–.
Hona hemen zerbait menderaezinaren adierazpena. Hona hemen erresistentzia heroiko bat. Hona hemen egintza erromantiko bat.