Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Hegoak»

abril 30

ZIKLOA: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren historia feministak

Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urteetan, Nadezhda Petrukhina sobietar borroka-pilotu ospetsua gizarte zibilean integratzen saiatzen da, arrakasta handirik gabe. Introspektiboa eta bakartia, ez du lortzen ez ikasleekin ez alabarekin konektatzea. Bere garaiko zinema sobietarraren lan gailenetakoa eta Larisa Shepitko ukrainarrak zuzendutako bigarren filma da hau. Oleksandr Dovzhenkoren dizipulu, behar baino lehen hil zen 1979an auto istripu batean.

Fitxa teknikoa:

  • SESB.
  • Zuzendaritza: Larisa Shepitko.
  • Ekoizpena: Mosfilm.
  • Gidoia: Valentin Yezhov, Natalya Ryazantseva.
  • Argazkia: Igor Slabnevich.
  • Musika: Roman Ledenyov.
  • Muntaketa: Lidiya Lysenkova.
  • Aktoreak: Maya Bulgakova, Sergei Nikonenko, Zhanna Bolotova, Pantelejmon Krymov, Leonid Dyachkov.

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España