Cargando Eventos

« Todos los Eventos

HEI EKITALDIAK: «Iñaki Gabilondo: Conversar con el miedo»

febrero 3

HEI-Eskolak Iñaki Gabilondo kazetariarekin hitzaldi berezia proposatzen du. Beldurraz hitz egingo dugu, gure errealitatean gero eta presentzia handiagoa duen eta gure pentsamenduak eta ekintzak geldiarazten dituen emozioari aurre egiteko.

Topaketa hau Gasteizko gazte talde batek aldez aurretik egindako lan baten amaiera da, emozio horrek bere oraina eta etorkizuna nola baldintzatzen dituen modu pertsonal eta kolektiboan hausnartu baitute.

Gazteen hausnarketak, galderak eta begiradak abiapuntu izango dira Iñaki Gabilondorekin elkarrizketa irekia izateko, eta berak gonbidatuko gaitu pentsatzera nola egingo diogun aurre beldurrari gizarte, eraikuntza demokratikorako eta herritartasun aktiborako tresna bihurtzeko.

Iñaki Gabilondo (Donostia, 1942) Estatuan eragin eta errespetu handiena duen kazetarietako bat da. Bost hamarkadatik gorako ibilbidea egin du irratian, telebistan eta prentsan, eta komunikazio zorrotzaren eta gizarte-analisiaren erreferente bihurtu da. Ser kateko Hora 25 eta Hoy por Hoy magazinaren zuzendaria izan zen, baita Noticias Cuatro katearen aurkezlea ere. Gainera hainbat hausnarketa-programen aurkezlea ere izan zen, hala nola Cuando ya no esté elkarrizketa-sortarena. Honoris Causa doktorea da hainbat unibertsitatetan, eta Ondas saria jaso du askotan.

Elkarrizketa, pentsamendu kritikoa eta erantzukizun demokratikoa defendatzeagatik aitortua izan da Gabilondo, eta bere karreraren zati handi bat eman du herritartasun informatu, aktibo eta konprometitua sustatzen.

Izena emateko datak
  • Noiztik: 2026/01/21 08:30 Noiz arte: 2026/02/03 13:00

On-line

Online emisioa jarraitzeko ez da beharrezkoa izena ematea.

Halaber, ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da HEIren emisioen orrialdearen bidez.

HEIren ekitaldi hau  liburutegi digitalean gordeko da.

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera

Local

Sancho el Sabio Fundazioa eta Europa Biltzar Jauregia
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España