Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Heisenberg»

enero 25

Georgie Burns-ek, 42 urteko emakumeak, eta Alex Priest-ek, 75 urteko gizon batek, Londresko Saint Pancras geltokian ezagutuko dute elkar. Atzetik ikusita, Georgiek Alex bere aita delakoan (orain dela urtebete hil zela), eroaldi batean musu ematen dio garondoan. Topaketa hori izango da biei bizitza aldatuko dien jolas zoragarri baten hasiera. ‘Heisenberg’ lanarekin, Simon Stephensek gizakion arteko konexioa zein ziurgabea eta komikoa izan daitekeen erakutsi nahi digu.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Simon Stephens
  • Antzezleak: Ramón Agirre, Naiara Arnedo
  • Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Zuzendari laguntzailea: Naiara Arnedo
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Jantzitegia: Ana Turrillas

Local

Muxikebarri – Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa – (Andra Mari eliza)
Basagoiti etorbidea, 77
Getxo, Bizkaia 044 España