Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Heitxi

marzo 7

“Berezia dan zerbait partekatzeko ahots barri bat”. Erromeria, lehiaketa eta haur ikuskizunetan parte hartu ondoren, bakarkako lehen diskoa kaleratzeko erronkari ekin dio.

“Berreraikitze Aroa” aurkezten du, proiektu oso pertsonala, nortasuna berreraikitzeko prozesua aztertzen duena. Autoonaz, benekotasunaren aldeko borrokaz eta bizitzan zehar aurre egin beharreko oztopoez gogoeta egiten du abestien bitartez. Musikalki, estilo modernoak uztartzen ditu; hala nola, elektronika, eta euskal kulturako soinu tradizionalekin nahasten ditu, trikia eta panderoa kasu. Zuzenekoetarako, bost emakume gaztez osatutako taldea osatu du, elkarrekin, publikoa bidaia sentsorial batera gonbidatuz ikus-entzunezkoak uztartzen dituen ikuskizun bat eratu dute.

  • Ahotsa: Heitxi (Eider Etxeandia)
  • Musikariak: Onditz Ugarte, Ane Falagan, Urtza Jauregi eta Garazi Arriaga

 

Local

Zornotza Aretoa
Urbano Larruzea, z/g
Amorebieta-Etxano, Bizkaia 003 España