Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Helduentzako ipuinak: Hariak, jostorratzak eta zauriak

noviembre 26

Lotzen gaituzten hariak ikusezinak omen dira eta, batzuetan, zaila da haien neurria hartzea. Halere, beraien indarra senti daiteke. Eta batzuetan, hain dira indartsuak, non beraien gainean orekari eusteko gai izaten baikara.

Eta hariak apurtzean? Zeintzuk dira lotura horiek utzitako markak? Nolakoa da zaurien prozesua, orban bihurtu aurretik?

Non gordetzen da jostorratz egokia? Eta nola josi zauriak, gero eta gutxiago josten duen jendarte honetan?

Ikuspegi feminista duen ahozko narrazio hau ekilibrista izan nahi duen elefante batekin hasi, eta zauriak ondo josteko errezeta batekin bukatzen da.

Narrazio-saioak ez die entzuleei sartu diren bezala ateratzen utziko. Hunkitzeraino solemnea eta barre eragiteko bihurria.

Local

ANDRETXEA (ISASI KALEA 11)
Eibar, Gipuzkoa 030 España