Cesare Bottik bere egonaldi artistikoan Donostian eta Hernanin egindako lana aurkeztuko du, Artea eta Paisaia, Tabakaleraren eta Chillida Lekuren lankidetza deialdia dela eta. Bottik hirugarren paisaia, deriba situazionista eta psikogeografia bezalako gaiak jorratzen ditu, eta Chillidaren hutsaren arkitekturara hurbiltzen da.
Tailerrean, papera eta hormigoia nahastuz egindako brikolajeko material moldakorra «papercretearen» artisautzan sartuko ditu bertaratzen diren pertsonak. Prozesuan, herriko arkitektura, eskultura eta zeramika aztertzen ditu artistak. Materialaren bidez, eskultura-lan txikiak egiten lagunduko dio publikoari, egoitzan garatu duen teknikarekin, eta hiru dimentsioko objetuak sortuko ditu planoen elkargunearen bidez.