Martxoaren 29an, Cesare Botti artistak Artea eta Paisaia egoitza artistikoan egindako lana aurkeztuko du Chillida Lekun. Deialdi hau Chillida Lekuren eta Tabakaleraren ekimenbateratua da, eta artearen, espazio publikoaren eta paisaiaren arteko harremanaren inguruko sorkuntza etaikerketa sustatzen du.
Infra-infraestructura proiektuan, Bottik hirugarren paisaia, deriba situazionista etapsikogeografia bezalako gaiak jorratzen ditu, eta Chillidaren hutsaren arkitekturara hurbiltzen da. Bere lanaren esparruan, artistak tailer bat emango du Chillida Lekuko Pilar Aretoan 10:00etatik 13:00etara, eta, bertan, papera eta hormigoia nahastuz egindako brikolajeko material moldakorraren artisautzan sartuko gaitu,papercretean alegia. Sormen prozesuan, herriko arkitektura, eskultura eta zeramika aztertzen ditu artistak. Esperimentazio horren bidez, parte-hartzaileek hiru dimentsioko eskultura-lanak sortuko dituzte, planoen eta bolumenen elkargunearen bidez.
Tailerra doakoa izango da eta ingelesez emango da.
Artea eta Paisaia egoitza Chillida Lekuren eta Tabakaleraren arteko lankidetzatiksortu da, arte-testuinguru berriak arakatu eta arteari, espazio publikoari eta paisaiarilotutako ikerketa-eta sorkuntza-proiektu bat garatu nahi duten artistentzat.
Egoitzaren 2024ko edizioa, sare eta zirkulu artistiko berriak bultzatu nahi dituena,zortzi astez garatu zen 2024ko urria eta abendua bitartean, eta lan egiteko gune bateskaini zuen Chillida Lekuren eta Tabakaleraren espazioetan, artisteiesperimentaziorako denbora eta testuingurua eskainiz.
Infra-infraestructura Cesare Bottik Hernanin eta inguruetan egin duen behaketatiksortu da. «Abiadura handiko trenarentzako biaduktuen egungo eraikuntza ikusi dut,mendiak zeharkatzen dituztenak, dauden azpiegiturekin gurutzatzen direnak etaUrumea ibaiaren gainetik altxatzen direnak», ziurtatu du.
Bere lanean, Bottik hiri-espazioa aztertzen du eraikitako ingurunea behatzeko, zalantzan jartzeko eta horren aurrean erreakzionatzeko tresna gisa, eta mahaigainean jartzen du eraikuntza bakoitzak nola dakarren paisaian eta bere bizitzaneragina duten espazio berriaksortzea. «Azpiegitura horiek ez dute kontuan hartzeninguruan giza begiarentzat sortzen duten paisaia. Sarritan, zirrikitu arraroak eta eremuirisgaitzak sortzen dituzte. Soberako espazio horiek eraikuntzaren azpiproduktutzathartu ohi dira, baliabide baten ordez, eta askotan deskuidatu egiten dira edo publikoaixten dute «, dio artistak