Harri, Lurra, Huts erakusketaren inguruko tailer honek artea, musika eta praktika sortzailea batzen ditu Chillidaren obran funtsezkoak diren kontzeptuak aztertzeko.
Eider Baile artista, zeramikari eta hezitzaileak gidatuko du tailerra, non parte-hartzaileek hutsaren kontzeptua aztertuko duten, eskultorearen lanaren elementu nagusia, «Lurrak» eta «Oxidoak» izeneko eskulturetan inspiratutako lur txamotako piezak sortuz. Jatorrizko itxurako blokeak dira horiek eta material erregogorrarekin egiten zituen.
Tailerrean beren «oxido» propioa sortuko du parte-hartzaileek, eta eskultorearen konpositore gogokoenaren musika, Johann Sebastian Bachena, berriz, atzeko oihala izango da.