Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Helena Taberna eta Isaac Rosa: «El amor, de la novela al cine»

febrero 19

Datorren otsailaren 19an Isaac Rosa idazlea eta Helena Taberna zinemagilea Gutun Zuria Zabalik topaketaren protagonista izango dira. Topaketa hau Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdiaren atari gisa egingo da, otsailaren 25etik martxoaren 1era ospatuko dena.

El amor de Feliz final a Nosotros izenburupean, Isaac Rosak eta Helena Tabernak solasaldia izango dute Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, Helena Tabernak Isaac Rosaren Feliz final eleberriari buruz egin duen zinemarako egokitzapenaren inguruan. Ondoren, filmaren aurrestreinaldia egingo da Golem Alhondiga zinemetan.

Nosotros maitasun baten istorioa berreraikitzen du bere amaieratik hasita: Ángela (María Vázquez) eta Antonio (Pablo Molinero), beste asko bezala, maitemindu egin ziren, ilusio bat bizi izan zuten, seme-alabak izan zituzten, amore ez emateko ahaleginak egin zituzten eta behin baino gehiagotan erori ziren. Amodioa amaitzen denean, galderak sortzen dira: non okertu zen dena? Nola amaitu dugu horrela? Elkarren arteko harremanaren argi-ilunetan barrena, Angelak eta Antoniok prekarietatearen, desioaren interferentzien edo maitasunaren idealizazioaren aurka borrokatuko dute.

Isaac Rosaren Feliz final irakurtzean, nobela eder honek kontatzen duena oso modu sakonean ukitzen ninduela sentitu nuen. Hain eleberri konplexua zinemara eramateak zekarren erronka handiaz kontziente izan nintzen, baina horrek ez zuen geldiarazi Angelaren eta Antonioren maitasun eta desamodio istorioa iruditan kontatzeko nire gogoa”, dio Helena Tabernak. Isaac Rosak, bere aldetik, “Helenak historia eraikitzeko duen era erradikal eta guztiz pertsonala da, denborak desordenatuz eta berrantolatuz, ikusmen eta soinu aukerak sentsibilitatez arakatuz, beste ezeren antzik ez duen pelikula bat lortzeko” azpimarratzen du.

Filma otsailaren 28an estreinatuko da zinema aretoetan, eleberriaren edizio berri batekin batera. “Nosotros, batez ere, pertsona arrunten eta grina unibertsalen historia bat da, zeinekin edonor identifikatuta senti baitaiteke. Elkar hainbeste maite izan duten bi pertsona ia ezezagun bihurtzeraino urruntzera nola irits daitezkeen marrazten du filmak”, dio zinemagileak.

Helena Taberna
Helena Taberna (Altsasu) zinemagile gisa hasi zen fikziozko nahiz dokumentalak diren film labur ugari idazten, zuzentzen eta ekoizten. Iker Ganuzarekin batera Lamia Producciones sortu zuten, eta 2006an, beste zuzendari batzuekin batera, CIMA sortu zuen, Emakume Zinegileen eta Ikus-entzunezko Hedabideen Elkartea.

Bere filmografiak publikoaren eta kritikaren babesa izan du, eta nazioarteko sari ugari jaso ditu bere ibilbidearen hasieratik. Bere zinema bere proiektuen koherentziak eta oso estilo pertsonalak markatzen dute.

Bere ibilbide luzean, gizartean garrantzia eta interes unibertsala duten gaiak jorratu ditu, hala nola, terrorismoa, emigrazioa, memoria historikoa, genero indarkeria, sekten manipulazioa edota errefuxiatuen egoera. Atze-oihal gisa aukeratutako gai horiek kolpatu eta hunkitu egiten dute, ikuslearen konplizitatea sortuz.

Isaac Rosa
Isaac Rosa (Sevilla), prentsako zutabegilea da, eta hainbat ipuin liburu eta komiki gidoi ere idatzi ditu. Hainbat hizkuntzatara itzuli dute haren lana, eta hiru aldiz eraman dute zinemara. eldiario.es eta La Marean kolaboratu ohi du.

La malamemoria (1999) eleberrien egilea da, ondoren ¡Otra maldita novela sobre la guerra civil! (2007), El vano ayer (2004), 2005ean Romulo Gallegos Saria, Ojo Critico Saria eta Kritikaren Andaluzia Saria jaso zituena; El país del miedo (2008), editoreek J. M. Lara Fundazioa Saria urteko eleberri onena bezala aintzatetsi zutena, La mano invisible (2011), La habitación oscura (2013), denak Seix Barralekin argitaratuak. 

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Bat Espazioa)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España