DOKE ANTZERKI TALDEAk nazioarteko obra ospetsu batera jo du oraingoan, eta Dario Fo italiarraren Hemen ez du inork ordaintzen (Non si paga, non si paga!) hautatu dute publikoaren aurrera azaltzeko.
Antzezlana 1974an estreinatu zuen Dario Fok eta bi etxekoandre xumek hileko amaierara iristeko dituzten arazoak aurkezten ditu. Horietako bat supermerkatu batera sartu eta ahal duen guztia eramaten du ordaindu gabe. Gero bi andreek, lapurretaz inor kontura ez dadin, plan bat asmatzen dute, gero eta nahasiagoa, senarrak ere konplize bihurtzeraino.
Fitxa artistikoa: