Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Hemengo Antzerki Erakustaldia 2024: «Garfio»

noviembre 17, 2024

2024ko Hemengo Antzerki Erakustaldiaren barne.

Garfio kapitain zaharrak “Sekula Santan” herrialdera iritsi aurretik zuen bizitza gogoratu du. Zazpi itsasoak ikaratu eta arpilatzen zituen pirataren bizitza, munduko piratarik beldurgarrienaren bizitza. Errebelazio horrek erronka berrien bila abiaraziko du.

Ez du bakarrik bidaiatuko; izan ere, abiatu aurretik, Peter Pan itsasmutilik ustekabekoena berarekin eramatea erabakiko du, munduak eskaintzen dion guztia eta bere uhartean giltzapetuta galtzen ari den guztia bertatik bertara mirets dezan. Horrela, egitekorik zailena lortuko du: Peter Pan gizon heldu bihurtzea.
Sorpresak, erronkak eta maitasunak Kariben, James Matthew Barrieren pertsonaiendako ikuspegi errealista batetik berridatzitako istorio berri baten bidez, non jatorrizko obraren kutsu infantila alde batera utzita, heldutasunaz hitz eginen digun heldu bihurtzearen erronka eta mirariez.

Fitxa artistikoa:
  • Egilea: Pachi Muñoz
  • Zuzendaria: Pachi Muñoz
  • Antzezleak: James Garfio kapitaina: Andrés Muñoz Gómez; Peter Pan: Andrés Muñoz Iriarte; Smee: Iñigo Gorosquieta; Gloria: Laura Sola; Sonia: Marcos Marra; Clara: Laura Hernández; Catherine: Noa Erviti; Alice: Alaitz Rodríguez; Charlotte: Aitana Díaz; Otso Zaharra: Kevin Aguilar; Pirata/almirantea: Michel Guamán
  • Argiztapen-diseinua, soinua eta ekoizpena: Pachi Muñoz
  • Kartela: Andrés Muñoz

Local

Iturramako Civivox-a
Eskirotz, 24
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España