Euskal Jaiaren egun nagusiak hilaren 14a eta 15a izango dira. Egun handia larunbata hori izango da. Goiz-goizetik gauera arte izango da zer ikusi, zer dastatu eta zer egin: abeltzain eta baserriko produktuen azoka; antzinako jolasak; txakolin dastaketa; herri kirolak; erraldoi eta buruhandiak; bertsolariak; erromeria… Egun horretan, herritarrei euskal jantziak jantzita kalera ateratzeko deia egiten zaie.
Biharamunean (hilak 15), sagarra eta sagardoa izango dira protagonista. Artisau azoka, trikitixa jaialdia, pilota partidak eta Kukairen Euskorleans kale ikuskizuna izango dira gure herrian.