Saioak Flying Low teknikan oinarrituta hasiko dira. Mugimendu patroi errazak landuko ditugu, abiadura eta norabide ezberdinetan arreta, presentzia eta energia jartzera eramango gaituztenak. Modu organikoan mugitzera eramango gaituzten egitura eta mekanikak ere ikasiko ditugu, potentziarekin gorputza zaintzea eta gozatzea baimenduz eta mugimendu-kate handiak eratzen dituzten espiraletan arreta berezia jarriz. Geroz eta gehiago zentratzen naiz ikastaroetan gorputzaren entregan, ematean, eta horrek beste edozein teknika lantzerako unean lagundu gaitzan.
NORI ZUZENDUA: Dantzari eta mugimenduaren artista profesionalei zuzendua.
PREZIOA: 60 € (50 € ADDEko edo ARTEKALEko bazkideentzat).