Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Hilario Rodeiro Quinteto

febrero 27

Hilario Rodeiro Quintetok Pausa jazz diskoa aurkeztuko du zuzenean.

Pausa barneko lasaitasunaren, isiltasunaren alegatua da. Bobo Stenson edo Mats Eilertsenen jazz europarra du inspirazio iturri Hilario Rodeirok, musika tradizionala eta jazz modernoa uztartuz, iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa balitz bezala, 2024ko diskorik barnerakoi, liluragarri eta misteriotsuenetako batean.

Gordon Lee, Ilja Reijngoud, Bob Sands eta Deborah Carter artisten kolaboratzailea, Euskal Herrian bizi den bateria jotzaile, ekoizle eta konpositore galiziar honek dantza garaikidearen mundura ere zabaldu ditu bere konposizioak.

  • Juan de Diego (tronpeta)
  • Mikel Andueza (saxu altua)
  • Julen Izarra (saxo tenorra eta sopranoa)
  • Kike Arza (kontrabaxua)
  • Hilario Rodeiro (bateria eta musika-konposizioa)

Local

Ernest Lluch Kultur Etxea – (Ernest Lluch K.E.)
DK. Anoeta pasealekua, 7
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España