Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Hipotesiak 2024: EQZEko master amaierako lanen aurkezpena

diciembre 10, 2024 - diciembre 14, 2024

Hipotesiak 2024 – EQZEko master amaierako lanen aurkezpen publikoa abenduaren 10etik 14ra bitartean egingo da. 

“Zinemaren hipotesia” kontzeptuak erreferentzia egiten die biharko zinemagintzaren irudikapenean oinarritutako proiektu pedagogiko ezberdinei. Aipatu behar ditugu, zehazki, Ermanno Olmik eta Paolo Valmaranak Bassano del Grappan (Italia) sortutako Ipotesi Cinema eskola, eta Alain Bergalaren 2002ko L’Hypothèse cinéma: Petit traité de transmission du cinéma à l’école et ailleurs liburua. Bi ekimen horien omenez, Elias Querejeta Zine Eskolan Hipotesi deitzen diegu ikasleen lanei, zeinak, berez, zinemaren proiekzio bat baitira etorkizunari begira.

Hipotesien garaia EQZEren amaierako jarduera da, eta bertan, ikasleek jendaurrean jartzen dituzte, hain zuzen ere, ikasturtean egin dituzten lanak: egin nahi diren eta agian lehen zirriborroa bakarrik duten filmak, begiztatzen diren baina gauzatu ezin diren lanak, etorkizuneko zinemaren utopiak, aurkikuntza zinematografikoak, ikerketa proposamenak, artxiboko edo film arkeologiako jarduketa planak, instalazioak… Eta, jakina, ikasturtean gauzatutako lan guztiak.

Eskolak zinemari buruz pentsatzen badu urte osoan, ekitaldi horrek ikusgai jartzen ditu hipotesi horiek, eta ikasturtearen ertzetatik harago luzatzen du horien gauzatzea.

Detalles

Comienza:
diciembre 10, 2024
Finaliza:
diciembre 14, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/12/10/hipotesiak-2024/webkklik00-detalle/eu/

Local

Tabakalera – (Plaza)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España