Medialab Tabakalerak urtero antolatzen duen Herritar Astronomia Topaketa Astronomia Hiritarra talde irekiaren jardueratik sortu zen, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia sailarekin lankidetzaren emaitza dena.
Topaketa 2017az geroztik egiten da, orotariko publikoentzako gune ireki gisa. Lantegi praktikoak, solasaldiak eta behaketa astronomikoak uztartzen ditu, eta parte-hartzaileei zientziara modu praktiko eta partehartzailean hurbiltzeko aukera ematen die. Ekimen hau herritar- zientzian interesa duten pertsonen eta astronomia zaleen elkarteen eta taldeen topagune izateko helburua du.
Aurtengo topaketaren gai nagusia Eguzkia izango da, eta partehartzaileak hori hainbat ikuspegitatik behatzen ahaleginduko dira, haren funtzionamendua, eguzki-sisteman duen eragina eta Lurreko bizitzan duen funtsezko zeregina ulertzeko. Hitzaldien eta behaketa baten bidez, izar honi buruz gehiago ezagutuko dugu: bere poloak, eguzki-haizea, eguzki-leherketak, materia-eiekzioak, heliosfera edo eguzkiaren aktibitate-zikloak. Topaketan, halaber, Astronomia Herritarra Talde Irekiak urtean zehar Medialab-en egiten dituen proiektu batzuk ere erakutsiko dira.