Hitzaldi kantaldia
Estibaliz Robles “Estitxu”, Maite Idirin eta Lurdes Iriondo emakume aitzindariak izan ziren euskal musikan.
Iparraldeko beste zazpi emazte izanen ditugu Urruñan haien omenez : Maialen Alfaro, Maider Bedaxagar eta Naia Robles haien abestiak kantatzen eta Patxika Alfaro, Jacqueline Iriart eta Maite Ithurbide haien aurkezpena egiten, Eliane Heguiaphal-en argazkiek lagundurik.
Abesti onak ez dira iñoiz zahartzen.