
Performer bat mahaira hurbildu, kamera manipulatu, eta estatua txiki bat enfokatuko du; desio-grina antzeman dezakegu estatuaren aurpegian. Beharbada hasieratik antzemango duzue Agrupación Señor Serrano taldearen egiteko modua, espezialistak baitira istorioak kontatzeko hitzak, irudiak eta objektuak baliatzen. Oraingoan, guztioi interesatzen zaigun zerbaiti buruz mintzatuko zaizkigu. Protagonistak bere maitasun-istorioa kontatuko digu, eta, aldi berean, dokumental bat ikusiko dugu maitasunaren historiari buruz. Performerraren istorioa, benetan al da maitasunaren historia? Edo, agian, haren istorioa da soilik? Maitasunaren historia bakarra dago? Pantailan, zuzeneko irudiak eta zinema-mundukoak ikusiko ditugu.
Estreinaldia Euskadin.
Fitxa artistikoa: