Euskal etnopoloak antolatu «Hizkuntza eta kultura biziberritze kontestu batean: bereiz ote daitezke?» kolokioa azaroaren 5 (asteazkena) eta 6an (osteguna) iraganen da, Baionan. 2025eko edizio honetan hizkuntza eta kulturaren arteko harremana aztertuko da, biziberritze kultural kontestu batean.
Zer heinetan hizkuntzak eta kulturak elgar eragiten dute? Lotura hori beti bistakoa ote da? Zerk funtzionatzen du eta zerk ez? Munduan zehar eramaiten diren biziberritze kultural prozesuen erronkak, zailtasunak zein dira?
Ikerlari ezberdinak galdera horien galdezkatzera gomitatuko dira eta hitzartzeek nazioarteko eta bertako esperientzia eta dinamika ezberdinak agerian emanen dituzte (Euskal Herrian, Europan eta haratago).
Egitaraua
Programa zehatza eta izen emate prozesua laster eskuragarri EKEren webgunean.