
Hodei Magoaren Sentsazioak ikuskizunak taularatze bisuala du, eta inpaktu handiko magia-emanaldiak ditu, zibersegurtasunari, teknologiaren erabilerari eta teknologiak gizartean daukan eraginari buruz hitz egiteko aukera emango digutenak. Publiko guztientzako ikuskizun honetan, erritmoa eta umorea, proposamen berritzaileak eta ezinezko sorpresak izango dira.
Horela azaltzen du magoak ikuskizuna: «Isiltasuna, iluntasuna. Hurrengo orduan zer biziko duzun imajinatzen duzu, zure besaulkian emanaldia noiz hasiko zain zauden bitartean. Oihala nola irekitzen den entzuten duzu, eta une horretan… Telefono mugikor batek jotzen du! Benetan? Orain? Hodei magoak ikuskizun berri bat aurkeztuko digu, eta, hari nagusi gisa, teknologia berriak aztertzeko erronka onartuko du. Gauzak hainbeste aldatu dira, ezen gaur egun smartphone bat besapean dugula jaiotzen baikara».
Fitxa artistikoa: