Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Holding Up the Sky»

noviembre 19

Holding Up the Sky, 2023. Pieter Van Eecke. Bélgica-Países Bajos-Brasil. 

Bolsonaro Brasilgo presidenteak Amazonian, yanomami lurraldean, industriak jar daitezkeela iragartzen duenean, Davi Kopenawa eta bere seme Dario nazioarteko borrokan ari dira beren lurraldea inbaditzaileengandik defendatzeko.

Xamanek dantza egiteari uzten badiote eta oihan tropikaleko bizitzak oreka galtzen badu, zerua erori eta azpian dagoen guztia zanpatuko du. Jakinduria hori Brasilgo Amazonian transmititzen da belaunaldiz belaunaldi yanomamien artean. Baina urre bilatzaileek ibaiak kutsatzen dituzte, xamanak hiltzen dira, oihana hiltzen da eta lurra berotzen da. Davi Kopenawak, xaman, yanomamien buruzagi eta bozeramaile ospetsuak, 40 urte baino gehiago daramatza mehatxu horien aurka borrokan. Mundua behin eta berriz zeharkatzen du, bere herria amaigabeko kolonizaziotik defendatuz. Zuriek ulertzen al dute zeruaren erorketak ez dituela yanomamiak bakarrik zapalduko?

Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketarekin lotutako jarduera.

Local

San Telmo Museoa – (Eliza)
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España