Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Hondarribia-Peñíscola Nazioarteko Gitarra Jaialdia 2025: Finn Svit + Telyn Gitâr Duoa

mayo 2

Hondarribiak Nazioarteko Gitarra Jaialdiaren edizio berri bat egingo du 2025eko maiatzaren 1etik 4ra.

Finn Svit

Finn Svit-ek Aalborg (Danimarka) hiriko Nordjysk Musikkonservatorium-ean ikasi zuen. Pakhus saria jaso zuen Aalborg hiriko Nazioarteko Gitarra Jaialdian egindako lanagatik. Urteko artista izendatu zuten 2006an Skørping Kommune hirian. 2007tik Mariagerfjord School of Arteko Zuzendaria da (CEO). Besteak beste hiri hauetan eskaini ditu emanaldiak: Austria, Bulgaria, Alemania, Grezia, Holanda, Polonia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Espainia, Italia, Txina, Mexiko eta Estatu Batuak. “Tarregaren musikak interprete garrantzitsu bat aurkitu du…” HECHINGEN TAGESBLATT. “…Dowland eta Turina-ren zati bakarlarietan gitarristak menderatzen duela frogatu du…” ZEVENER ZEITUNG

Dúo Telyn Gitâr

Alicia Griffiths Turrillas (Harpa). Iruñean jaioa, Alicek Pablo Sarasate kontserbatorioan osatu zituen erdi mailako ikasketak eta 2006an Galesera joan zen Royal Welsh College of Music and Drama-n harpa ikastera, han Bachelor of Music titulua lortuz. 2013an musika interpretazioko masterra amaitu zuen Gabriella Dall ‘Olio-rekin eta Frances Kelly-rekin (harpa barrokoa) Londresko Trinity Laban Conservatoire of Music and Dance-n. 2013tik Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin harpista bakarlari gisa aritzen da eta Estatuko zein nazioarteko orkestra askotan kolaboratu du. Eduardo Baranzano (gitarra). Montevideon (Uruguai) jaioa, gitarraren maisu handiekin ikasi zuen eta ikasketak Uruguaiko Kontserbatorio Unibertsitarioan eta Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioan burutu zituen. Lehiaketa ugaritan saritua izan da, besteak beste, Toronto, Benicassim, Madril, Almuñécar eta Palma de Mallorcan. 1989ko Radio France lehiaketan sari nagusia lortu zuen eta 1990ean “Alhambra” Lehen Saria eta “Habanako V. Lehiaketan” Sari Berezia. Katedraduna da Donostiako eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioetan eta Fernando Sor-en «Método para guitarra» eta Charles Duncan-en «El Arte de tocar guitarra clásica» liburuen gaztelaniazko lehen edizioaren egileetako bat da.

Local

Hondarribiko kultur etxea
Denda Kalea, 18
Hondarribia, Gipuzkoa 036 España